XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MAC NAMARA ITZULI da INDOXINATIK

Mac Namara amerikenoa fama handikoa da, eta bereziki armada-ko egitekoez den bezenbatean egiten ohi dute munduko adituenetarik bat.

Hego-Vietnamerat egin du itzuli bat, berak ikusi nahiz zer den hango gerla.

Iduritu zaio Amerikak ez duela oraino aski soldado igorri harat, ez eta ere arma eta gerla-tresna aski!

Ohartu da ere Rusiak hor gaindi entseatzen dituela bere arma berriak.

Ez litake harritu behar ordainez Amerikak ere egin dezan bertze-hainbertze.

Horrela segitzen badute: inbido - berriz inbido - hiru gehiago - lau gehiago, gero eta gehiago berotuz, nork jakin norat eremanen gaituzten!

Alta amor emaiten balute Amerikanoek, ez uste izan hobeki gintezkela!